Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 45:2-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Jaincoa da gure ihes-lekua eta indarra; gure lagunçailea atzeman gaituzten hestura gaitzetan.

3. Hargatic ez gare icituco, noiz-etare lurra asaldutan içanen baita eta mendiac itsaso-çolara arthiquiac içanen baitira.

4. Hango urec harrabots eguin dute eta nahasiac içan dira, eta mendiac haren indarraz kordocatuac.

5. Hibai bateco gaiac bozten du Jaincoaren hiria; Guciz-Gorac sainduetsi du bere tabernaclea.

6. Jaincoa haren erdian da; ez da kordocatuco; hura goiz-goicetic lagunduco du Jaincoac.

7. Jendaiac nahasiac eta erresumac uzcailiac içan dira: Jaincoac adiaraci du bere minçoa, eta lurra ikaratu da.

8. Gurequin da armadetaco Jauna; Jacoben Jaincoa da gure beguirale.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 45