3. Oi guiçasemeetaric ederrena, graciaz betheac dira çure ezpainac; hargatic benedicatu çaitu Jaunac bethico.
4. Oi guciz botheretsu çarena, tinca çaçu guerrian çure ezpata.
5. Alcha çaite çure ospean eta edertasunean; çorionean aitzina çaite eta erreguina, Eguiaren, eztitasunaren eta çucentasunaren ariaz, eta espantagarriqui bidaturen çaitu çure escuinac.
6. Çure gueci çorrotzac sarthuco dira erregueren etsaien bihotzetan; populuac çure azpira erorico dira.
7. Oi Jaincoa, menderen mendetaco da çure jarlekua; çucentasuneco cigorra.
8. Çucembidea maithatu duçu, eta tzarqueria higüindu; hargatic, oi Jaincoa, gançutu çaitu çure Jaincoac bozcariozco olioaz, çure lagunkide gucien artetic.
9. Mirra, aloes eta canela usaina ilkitzen da çure soinecoetaric eta çure boliazco etcheetaric: hequietaz
10. Erregueen alabec eguin dute çure goçoa, çuri ohore ekarceco. Erreguina çure escuinean xutic çagoen, soin urheztatu batequin, asco edergailuz inguratua.
11. Adi eta ikusaçu, ene alaba, emaçu beharria; ahanz çatzu çure herria eta çure aitaren etchea.
12. Eta erregue çure edertasunaz lehiatuco da; ecen bera da çure Jainco Jauna, eta adoratuco dute.
13. Eta Tirreco nescatchac ethorrico dira emaitzequin; populuco aberats guciec errequeituco dute çure beguithartea.
14. Erregueren alabaren ospe gucia barneticacoa da; lits urheztatuz
15. Eta lorecaduraz inguratua da. Haren ondotic nescatchac erakarrico diozcate erregueri; haren lagunac ekarriac içanen dira çure aitzinera.
16. Bozcario gucietan ekarriac içanen dira; erregueren templora erakarriren dituzte.
17. Çure arbasoen orde, semeac sorthu çaizquitzu; lur guciaren gainean buruçagui eçarrico ditutzu.
18. Guiçamende gucietan çure icenaz orhoit içanen dira. Hargatic populuec aithor bihurturen darotzute bethi eta menderen mendetan.