Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 44:3-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Oi guiçasemeetaric ederrena, graciaz betheac dira çure ezpainac; hargatic benedicatu çaitu Jaunac bethico.

4. Oi guciz botheretsu çarena, tinca çaçu guerrian çure ezpata.

5. Alcha çaite çure ospean eta edertasunean; çorionean aitzina çaite eta erreguina,       Eguiaren, eztitasunaren eta çucentasunaren ariaz, eta espantagarriqui bidaturen çaitu çure escuinac.

6. Çure gueci çorrotzac sarthuco dira erregueren etsaien bihotzetan; populuac çure azpira erorico dira.

7. Oi Jaincoa, menderen mendetaco da çure jarlekua; çucentasuneco cigorra.

8. Çucembidea maithatu duçu, eta tzarqueria higüindu; hargatic, oi Jaincoa, gançutu çaitu çure Jaincoac bozcariozco olioaz, çure lagunkide gucien artetic.

9. Mirra, aloes eta canela usaina ilkitzen da çure soinecoetaric eta çure boliazco etcheetaric: hequietaz

10. Erregueen alabec eguin dute çure goçoa, çuri ohore ekarceco.       Erreguina çure escuinean xutic çagoen, soin urheztatu batequin, asco edergailuz inguratua.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 44