Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 44:10-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Erregueen alabec eguin dute çure goçoa, çuri ohore ekarceco.       Erreguina çure escuinean xutic çagoen, soin urheztatu batequin, asco edergailuz inguratua.

11. Adi eta ikusaçu, ene alaba, emaçu beharria; ahanz çatzu çure herria eta çure aitaren etchea.

12. Eta erregue çure edertasunaz lehiatuco da; ecen bera da çure Jainco Jauna, eta adoratuco dute.

13. Eta Tirreco nescatchac ethorrico dira emaitzequin; populuco aberats guciec errequeituco dute çure beguithartea.

14. Erregueren alabaren ospe gucia barneticacoa da; lits urheztatuz

15. Eta lorecaduraz inguratua da.       Haren ondotic nescatchac erakarrico diozcate erregueri; haren lagunac ekarriac içanen dira çure aitzinera.

16. Bozcario gucietan ekarriac içanen dira; erregueren templora erakarriren dituzte.

17. Çure arbasoen orde, semeac sorthu çaizquitzu; lur guciaren gainean buruçagui eçarrico ditutzu.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 44