Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 44:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, aldatuac içanen direnençat; Coreren semeen adigarri. Maitearençat cantica.

2. Ene bihotzac solas on bat atheratu du; erreguerençat dut ene cantua.       Ene mihia çalhuqui iscribatzen duen iscribauaren hegatsaren pare da.

3. Oi guiçasemeetaric ederrena, graciaz betheac dira çure ezpainac; hargatic benedicatu çaitu Jaunac bethico.

4. Oi guciz botheretsu çarena, tinca çaçu guerrian çure ezpata.

5. Alcha çaite çure ospean eta edertasunean; çorionean aitzina çaite eta erreguina,       Eguiaren, eztitasunaren eta çucentasunaren ariaz, eta espantagarriqui bidaturen çaitu çure escuinac.

6. Çure gueci çorrotzac sarthuco dira erregueren etsaien bihotzetan; populuac çure azpira erorico dira.

7. Oi Jaincoa, menderen mendetaco da çure jarlekua; çucentasuneco cigorra.

8. Çucembidea maithatu duçu, eta tzarqueria higüindu; hargatic, oi Jaincoa, gançutu çaitu çure Jaincoac bozcariozco olioaz, çure lagunkide gucien artetic.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 44