Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 43:4-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Ecen gure arbasoec ez dute beren ezpatari esquer lur hunen goçamena irabaci, eta ez ditu beren besoac salbatu,       Bainan-bai çure escuinac eta çure besoac, çure beguitharteco arguiac, ceren hequiequin laket içan baituçu.

5. Ceror çare ene erreguea eta ene Jaincoa, Jacob salba dadien manatzen duçuna.

6. Çure indarrarequin adarraz bulkaturen ditugu gure etsaiac, eta çure icenaren bidez irri eguinen dugu gure contra jaiquitzen direnez.

7. Ecen ez dut ene arrambelan iduquiren ene phesquiça; eta ez nau ene ezpatac salbatuco.

8. Alabainan atsecabetan guindaduzcatenetaric salbatu gaituçu, eta higüin guintuztenac ahalquetan eçarri ditutzu.

9. Jauna baithan goretsiren gare egun guciz eta çure icenari aithor diogu bihurturen menderen mendetan.

10. Bainan orai iraici eta ahalquetan arthiqui gaituçu; eta, Jaincoa, etzare ilkico gare armadetara.

11. Gure etsaien aitzinean ihesari itzularaci gaituçu, eta higüincetan gaituztenec gure onetaric biluzten gaituzte.

12. Eman gaituçu jateco ardiac beçala, eta jendaietan barraiatu gaituçu.

13. Sariric gabe saldu duçu çure populua, eta jende-osteric etzen hequien sal-erosietan.

14. Laidagarritzat eman gaituçu gure hauçoei, trufa eta irrigarritzat gure inguruetacoei.

15. Erranquiçunetan eta buru-higuigarri eman gaituçu populuetan.

16. Egun gucian aitzinean dut ene ahalquea; eta ene beguitharteco ahalqueac estali nau,

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 43