Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 43:16-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Egun gucian aitzinean dut ene ahalquea; eta ene beguitharteco ahalqueac estali nau,

17. Gaizqui-erraile eta erasleen erdian, ene etsaiaren eta gaizqui-eguilearen aitzinean.

18. Horiec oro ethorri dira gure gainera, eta etzaitugu ahanci, eta ez gure tzarqui haritu çurequilaco patuaren contra.

19. Eta gure bihotzac ez du guibelerat eguin, eta gure bidexcac aldaratu ditutzu çure bidetic;

20. Ecen aphaldu gaituçu atsecabezco lekuan, eta herioaren itzalac estali gaitu.

21. Ahanci badugu gure Jaincoaren icena, eta gure escuac Jainco arrotz bati hedatu badiozquigu;

22. Jaincoac ez othe ditu horiec bilhatuco? ecen harec eçagutzen ditu bihotzeco leku gordeac.       Holetan egun oroz heriotzearen azpian gure çure gatic; hilceco ardiei beçala beguiratzen darocute.

23. Xuti çaite, Jauna, certaco çaude lo? Xuti çaite eta ez begatzaitzu hastan azqueneraino.

24. Certaco aldaratzen duçu çure beguithartea eta ahanzten ditutzu gure erromeseria eta hestura?

25. Gure arima ceren den herrautsean aphaldua, eta gure sabela lurrari josia;

26. Jaiqui çaite, Jauna; lagunt gaitzatzu eta çure icena gatic berreros gaitzatzu.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 43