Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 43:11-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Gure etsaien aitzinean ihesari itzularaci gaituçu, eta higüincetan gaituztenec gure onetaric biluzten gaituzte.

12. Eman gaituçu jateco ardiac beçala, eta jendaietan barraiatu gaituçu.

13. Sariric gabe saldu duçu çure populua, eta jende-osteric etzen hequien sal-erosietan.

14. Laidagarritzat eman gaituçu gure hauçoei, trufa eta irrigarritzat gure inguruetacoei.

15. Erranquiçunetan eta buru-higuigarri eman gaituçu populuetan.

16. Egun gucian aitzinean dut ene ahalquea; eta ene beguitharteco ahalqueac estali nau,

17. Gaizqui-erraile eta erasleen erdian, ene etsaiaren eta gaizqui-eguilearen aitzinean.

18. Horiec oro ethorri dira gure gainera, eta etzaitugu ahanci, eta ez gure tzarqui haritu çurequilaco patuaren contra.

19. Eta gure bihotzac ez du guibelerat eguin, eta gure bidexcac aldaratu ditutzu çure bidetic;

20. Ecen aphaldu gaituçu atsecabezco lekuan, eta herioaren itzalac estali gaitu.

21. Ahanci badugu gure Jaincoaren icena, eta gure escuac Jainco arrotz bati hedatu badiozquigu;

22. Jaincoac ez othe ditu horiec bilhatuco? ecen harec eçagutzen ditu bihotzeco leku gordeac.       Holetan egun oroz heriotzearen azpian gure çure gatic; hilceco ardiei beçala beguiratzen darocute.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 43