Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 43:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, Coreren semeençat, arguitzeco.

2. Jaincoa, gure beharriz aditu dugu: gure arbasoec jaquinsun eguin gaituzte,       Hequien demboran eta egun çaharretan eguin içan ditutzunez.

3. Çure escuac jendaiac xahutu ditu, eta hequien orde gure arbasoac eçarri ditutzu; atsecabez jo eta iraici ditutzu populuac.

4. Ecen gure arbasoec ez dute beren ezpatari esquer lur hunen goçamena irabaci, eta ez ditu beren besoac salbatu,       Bainan-bai çure escuinac eta çure besoac, çure beguitharteco arguiac, ceren hequiequin laket içan baituçu.

5. Ceror çare ene erreguea eta ene Jaincoa, Jacob salba dadien manatzen duçuna.

6. Çure indarrarequin adarraz bulkaturen ditugu gure etsaiac, eta çure icenaren bidez irri eguinen dugu gure contra jaiquitzen direnez.

7. Ecen ez dut ene arrambelan iduquiren ene phesquiça; eta ez nau ene ezpatac salbatuco.

8. Alabainan atsecabetan guindaduzcatenetaric salbatu gaituçu, eta higüin guintuztenac ahalquetan eçarri ditutzu.

9. Jauna baithan goretsiren gare egun guciz eta çure icenari aithor diogu bihurturen menderen mendetan.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 43