Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 41:7-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta ene Jaincoa.       Ene arima nahasi da ene baithara; aria hortaz çutaz orhoit içanen naiz Jordaneco lurretic eta Hermondic, mendi ttipitic.

8. Leceac lecea deitzen du, çure ur-uharren harrabotsaren erdian.       Çure phesia eta uhinac, oro ene gainetic iragan dira.

9. Jaunac egunaz manatu du bere urricalmendua, eta gabaz cantatuco dut haren cantica.       Ene baithan içanen da ene bicico Jaincoaren othoitza,

10. Eta erranen diot Jaincoari: Çu çare ni maldatzen nauçuna.       Ceren nauçu ahanci? ceren nabila ilhunic, ene etsaiac atsecabetan naducalaric?

11. Ene heçurrac phorroscatzean, gaizquica hari çaizquit ni hersatzen nauten etsaiac;       Egun oroz erraten darotedalaric: Non da hire Jaincoa?

12. Ceren çaude ilhunic, oi ene arima? certaco nauçu asaldatzen?       Jaincoari çaudezquio iguri, ecen aithor bihurturen diot oraino: hura da ene beguitharteco salbagarria eta ene Jaincoa.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 41