Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 41:2-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Nola ithurrietara lehiatzen baita orena, hala ene arima çure gana lehiatzen da, oi Jaincoa.

3. Ene arima Jainco hazcar biciaz egarritu da: noiz goanen eta aguertuco naiz Jaincoaren aitzinera?

4. Gau eta egun nigarrac ditut oguitzat, niri egun oroz erraten darotadenean: Non da hire Jaincoa?

5. Hortaz orhoitu naiz eta ixuri dut ene arima ene baithara, ceren iraganen bainaiz tabernacle miresgarrico lekura, Jaincoaren etcheraino,       Bozcario eta aithorretaco cantuetan, bestaliarren otsetan.

6. Oi ene arima, certaco çare ilhun eta cergatic nauçu asaldatzen?       Jaincoa baithan içan bedi çure phesquiça, ecen aithor emanen diot oraino, hura baita ene beguitharteco salbagarria

7. Eta ene Jaincoa.       Ene arima nahasi da ene baithara; aria hortaz çutaz orhoit içanen naiz Jordaneco lurretic eta Hermondic, mendi ttipitic.

8. Leceac lecea deitzen du, çure ur-uharren harrabotsaren erdian.       Çure phesia eta uhinac, oro ene gainetic iragan dira.

9. Jaunac egunaz manatu du bere urricalmendua, eta gabaz cantatuco dut haren cantica.       Ene baithan içanen da ene bicico Jaincoaren othoitza,

10. Eta erranen diot Jaincoari: Çu çare ni maldatzen nauçuna.       Ceren nauçu ahanci? ceren nabila ilhunic, ene etsaiac atsecabetan naducalaric?

11. Ene heçurrac phorroscatzean, gaizquica hari çaizquit ni hersatzen nauten etsaiac;       Egun oroz erraten darotedalaric: Non da hire Jaincoa?

12. Ceren çaude ilhunic, oi ene arima? certaco nauçu asaldatzen?       Jaincoari çaudezquio iguri, ecen aithor bihurturen diot oraino: hura da ene beguitharteco salbagarria eta ene Jaincoa.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 41