Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 39:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, Dabidi berari psalmoa.

2. Iguriquiz iguriqui dut Jauna, eta beguiratu du ene gainera.

3. Ençun ditu ene othoitzac, eta atheratu nau erromeseriaco putzutic eta lohizco balsatic.       Ene oinac harriaren gainean jarri, eta ene urhatsac bidatu ditu.

4. Ene ahoan eçarri du cantica berri bat, gure Jaincoaren ospagarri.       Ascoc ikusiren dute, eta beldurrean jarrico dira; eta Jaunaren baithan eçarriren dute beren phesquiça.

5. Dohatsu guiçona, ceinaren phesquiça Jaunaren icena baita, eta ceinac beguiratu ez baitu gauça huts eta çoroqueria gueçurrezcoetara!

6. Ene Jainco Jauna, asco sendagaila eguin içan duçu, eta pareric ez duçu çure asmuetan.       Ençunaraci ditut eta minçatu naiz; berhatu dira kondu guciez gorago.

7. Sacrificioric eta escainçaric ez duçu nahi içan; bainan ernatu daroztadatzu beharriac.       Bekatuarençat ere holocaustaric ez duçu galdatu:

8. Orduan erran dut: Huna non heldu naicen.       Nitaz iscribatua da liburuaren buruan,

9. Çure nahia eguin behar dudala.       Ene Jaincoa, nahi içan dut, eta çure leguea eçarri dut ene bihotzaren erdian.

10. Çure çucentasuna eçagutaraci dut baldarna handian; huna non ez ditudan debecatuco ene ezpainac; Jauna, badaquiçu,

11. Ez dut ene bihotzean gorde çure çucentasuna; eçagutaraci ditut çure eguia eta çure ganicaco salbamendua.       Çure urricalmendua eta çure eguia ez ditut gorde bilku handiari.

12. Çuc berriz, Jauna, ez ni ganic urrunt çure urricalpenac; çure urricalmenduac eta çure eguiac lagundu naute bethi.

13. Ecen nihonereco gaitzec inguratu naute; lothu çaizquit ene tzarqueriac, eta ecin jasan dut hequien ikustea.       Ene buruco ileac baino guehiago eguin dira, eta utzi nau ene bihotzac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 39