Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 37:6-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Çornatu eta usteldu dira ene çauriac ene çoroquerien ariaz.

7. Lander eguina eta lurreraino makurtua naiz; egun gucian, gogoa ilhunic daramat urhatsa;

8. Ecen ene guelçurrinac liluraqueriaz bethe dira, eta ene haraguian alde sasualic ez da.

9. Guciz atsecabeztatua naiz eta aphaldua; ene bihotzeco auhenac orroaz naduca.

10. Jauna, çure aitzinean dira ene lehia guciac eta ene auhenac etzaizquitzu gordeac.

11. Asalduran da ene bihotza; ene indarrac utzi nau, eta ene beguietaco arguia bere ez da guehiago enequin.

12. Ene adisquideac eta ene ahaideac ene contra hurbildu eta jarri dira.       Eta ene aldean cirenac urrunetic guelditu dira,

13. Eta ene biciaren ondotic çabilçanac, muthiritasunean lotzen ciren.       Niri bidegabe eguin beharrez çabilçanac gueçurrez minço ciren, eta egun gucian cimarku asmatzen hari ciren.

14. Bainan nic, gorrac beçala ez nituen aditzen, eta mutuac beçala ez nuen ahoa idequitzen.

15. Eta bilhacatu naiz aditzen ez duen guiçon bat beçala, eta cer ihardets ahoan ez duena beçala.

16. Ceren çure baithan içan dudan ene iguriquitza, çuc ençunen nauçu, ene Jainco Jauna.

17. Alabainan erran dut: Ene etsaiac ez beitez bozcaria ene gainean; ene çangoac kordocatu direnean, hequien mihia ene gainean larderia handitan ibili da.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 37