Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 37:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabiden psalmoa orhoitzapeneco, larumbat-eguneco.

2. Jauna, çure hats gaitzean ez biaçadaçu jaçar, ez beneçaçu açurria çure hasarrean;

3. Ecen ene baithan sarthuac dira çure gueciac, eta ene gainean gogortu duçu çure escua.

4. Çure hasarrearen aitzinean ene haraguiac osasunic ez du; ene heçurrec baqueric ez dute ene bekatuan aitzinean;

5. Ecen ene tzarqueriac buruaz gorago igan çaizquit, eta haxe dorphe batec beçala naute lehercen.

6. Çornatu eta usteldu dira ene çauriac ene çoroquerien ariaz.

7. Lander eguina eta lurreraino makurtua naiz; egun gucian, gogoa ilhunic daramat urhatsa;

8. Ecen ene guelçurrinac liluraqueriaz bethe dira, eta ene haraguian alde sasualic ez da.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 37