Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 36:8-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Bara çaite samurgotaric eta uzquitzu sepha gaixtoac; berautzu gaizquiaren eguiteco bekaizgoric harcetic;

9. Ecen gaizquia eguinen dutenac xahutuac içanen dira: Jaunaren iguri daudenec aldiz, lurra primancetan içanen dute.

10. Oraino aphur bat, eta bekatorea ez da içanen; eta bilhatuco duçu haren toquia, eta ez duçu atzemanen.

11. Emeec berriz, lurra içanen dute primançaz, eta baqueric handienean gogo hartuco dute.

12. Bekatoreac beguiz iduquiren du prestua, eta horçac carrascaturen ditu haren contra.

13. Jaunac ordean hartaz irri eguinen du, ikusten baitu heldu dela haren eguna.

14. Ezpata buluci dute bekatoreec; hedatu dute beren arrambela,       Beharraren eta noharroinaren iraizteco, bihotzez çucen direnen hilceco.

15. Beren ezpata berei sar bequiote bihotzetic, eta crasca bedi hequien arrambela.

16. Prestuac hobe du bere gutia, bekatoreen aberastasun handiac baino;

17. Ceren hautsiac içanen baitira bekatoreen besoac; aldiz, Jaunac sendotzen ditu prestuac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 36