Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 36:32-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Gaixtaguinac beguiz daduca prestua, eta hura hil nahiz dabila.

33. Bainan Jaunac ez du haren escuetara utzico prestua, eta ez du condenaturen, juiatua içan denean.

34. Jaunari çaudezquio iguri eta beguira çaçu haren bidea, eta aitchaturen çaitu primançaz har deçaçun lurra: bekatoreac galduco direnean, ikusico duçu.

35. Ikusi dut gaixtaguina alchatua eta goratua, Libango cedroac iduri.

36. Iragan naiz, eta hara orducoz etzen, eta bilhatu dut, eta ez dut aurkitu haren toquia ere.

37. Beguira çaçu hobengabetasuna; çucentasunari çarraizquio; ceren guiçon baquezcoac utzico baititu ondoreac.

38. Gaixtaguinac berriz, batean galduco dira, eta herioac eramanen ditu ondoreac.

39. Jauna ganic dathor prestuen salbamendua, hesturaco orduan hura da hequien gueriça.

40. Eta Jaunac lagunduco ditu, eta atheraco ditu; iraicico ditu gaixtaguinen aztaparretic eta salbatuco ditu, ceren haren baithan içan duten beren iguriquitza.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 36