Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 36:19-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Ordu gaitzean ez dira ahalcatuac içanen, eta gosetean aseac içanen dira:

20. Ecen bekatoreac galduco dira. Jaunaren etsaiac berriz, behin ohoratuac eta goratuac içan ondoan, guero kea beçala iraunguiz, iraunguiren dira.

21. Bekatoreac mailegatuco du, eta ez du bihurtuco: prestua berriz, urricalduco da, eta emanen du;

22. Ceren Jauna benedicatzen dutenec, lurra içanen baitute primançaz; aldiz hura madaricatzen dutenac, galduco dira.

23. Jaunaren baithan guiçon prestuac erabilico ditu bere urhatsac, eta Jaunac onhetsico du haren bidea.

24. Erorcen bada, ez du min-hartuco, Jaunac artera ematen baitu escua.

25. Gazte içanic, çahartu naiz, eta ez dut ikusi guiçon çucena bazterrerat utzia, ez-eta haren haurrac beren oguiaren escatzen.

26. Egun oroz urricalcen çaiote beharrei, eta maileguz ematen hari da; eta benedicionetan içanen da haren odola.

27. Aldara çaite gaizquitic eta eguiçu onguia, eta menderen mendetaco içanen da çure egoitza;

28. Ceren Jaunac maite baitu çucembidea eta ez baititu uzten bere sainduac: bethi gucian içanen dira beguiratuac.       Çucembidetic campo dabilçanac gaztigatuac içanen dira, eta gaixtaguinen odola galduco da;

29. Lucenean dabilçanec, berriz, lurra primançaz içanen dute, eta hartan içanen dute menderen mendez beren egoitza.

30. Guiçon çucenaren ahoac asmaturen du çuhurcia, eta haren mihian içanen da çucentasuna.

31. Jaincoaren leguea haren bihotzean da, eta haren oina ez da behaztopaturen.

32. Gaixtaguinac beguiz daduca prestua, eta hura hil nahiz dabila.

33. Bainan Jaunac ez du haren escuetara utzico prestua, eta ez du condenaturen, juiatua içan denean.

34. Jaunari çaudezquio iguri eta beguira çaçu haren bidea, eta aitchaturen çaitu primançaz har deçaçun lurra: bekatoreac galduco direnean, ikusico duçu.

35. Ikusi dut gaixtaguina alchatua eta goratua, Libango cedroac iduri.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 36