Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 36:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabidi berari psalmoa.       Malçurrençat ez içan bekaizgoric, ez-eta tzarqueria-eguileençat arduraric;

2. Ecen belharra beçala laster idortuco dira; eta hala-nola baratzecariac, goicic dira cimailduren.

3. Jaunaren baithan içan çaçu çure phesquiça, eta eguiçu onguia; eta lurrean eguiçu çure egoitza, eta hango ontasunetaric hacico çare.

4. Çure gogoa Jaunaren baithan har çaçu, eta emanen darozquitzu çure bihotzac galdatu guciac.

5. Çure bicia Jaunari aguer dioçoçu, haren baithan iduc çaçu çure phesquiça, eta berac eguinen ditu oro.

6. Çure çucentasuna arguia beçala aguerraracico du, eta çure çucena egüerdia beçala.

7. Jaunari ethordun içan çaquizquio, eta othoitz eguioçu.       Bekaizgoric ez içan bere bidean çorion duenarençat, eta bidegabequeria eguiten hari den guiçonarençat.

8. Bara çaite samurgotaric eta uzquitzu sepha gaixtoac; berautzu gaizquiaren eguiteco bekaizgoric harcetic;

9. Ecen gaizquia eguinen dutenac xahutuac içanen dira: Jaunaren iguri daudenec aldiz, lurra primancetan içanen dute.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 36