Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 34:2-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Har çatzu harmac eta erredola, eta jaic çaite ene laguncera.

3. Erabil çaçu çure ezpata, bideac hers çatzu ene ondotic dabilçanen contra; erroçu ene arimari: Ni naiz çure salbamendua.

4. Nahasiac eta ahalcatuac içan beitez ene biciaren ondotic dabilçanac.       Enetzat gaizquia gogoan dutenac içan beitez guibelerat eragotziac eta ahalquez estaliac.

5. Bilhaca beitez herrautsa haicearen aitzinean beçala, eta Jaunaren aingueruac hersa betza.

6. Hequien bidea gucia ilhumbe eta limburtegui bilhaca bedi, eta Jaunaren aingueruac jo beça hequien ondotic;

7. Ceren duten, ariaric içan gabe, ene hilarazteco beren artea gorde, eta ene arima laidoztatu dutelacotz hartaco bideric etzutenean.

8. Ustecabeco arteac atzeman beça ene etsaia; hedatu duen celatac, bera harrapa beça; bere artean eror bedi bera.

9. Aldiz, ene arima bozturen da Jauna baithan, eta gogo harturen du bere salbatzailean.

10. Ene heçur guciec erranen dute: Jauna, nor da çure iduricoric?       Noharroina atheratzen duçu bera baino hazcarragoen escutic; erromesa eta beharra larrutzen dituztenetaric.

11. Gueçurrezco lekuco batzuc, jaiquiric galdatzen çarozquidaten ez naquizquien gauçac.

12. Onguiençat gaizquiac bihurcen çarozquidaten, agorraraci nahi çuten ene bicia.

13. Aldiz, niri bidegabe eguitera hari cirenean, nic çurdatza jaunzten nuen.       Ene arima baruraz aphalcen nuen, eta othoitza ene onetara itzulcen çarodan.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 34