Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 34:17-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Jauna, noiz beguiraturen duçu? hequien malçurqueriatic itzurraraz çaçu ene arima; lehoinen horcetaric athera çaçu ene arima çurça.

18. Baldarna handi batean aithor emanen darotzut; laudaturen çaitut populu gaitz baten erdian.

19. Ez beitez boz ene gainean, niri gaizqui bihurcen çarozquidanac, ariaric gabe gaitzets naducatenac eta beguiz keinuca hari direnac.

20. Ecen niri baquezco solasac ematen çarozquidaten; eta beren sephan lurrari minçatuz, cimarku asmatzen hari ciren.      

21. Eta ene gainera idequi dute beren ahoa; erran dute: Ederqui! ederqui! gure beguiec ikusi dute nahi çutena.

22. Ikusi duçu çuc ere, Jauna, ez ixilic egon; Jauna, ni ganic ez guibela.

23. Jaic çaite, Jauna; ene çucenaz jabe çaite; ene Jainco eta ene Jauna, ene alde jar çaite.

24. Çure çucentasunaren arabera juia neçaçu, ene Jainco Jauna, eta ez beitez boz ene gainean.

25. Ez beçate erran beren bihotzetan: Ederqui! ederqui! gure arima. Eta ez beçate erran: Iretsi dugu!

26. Ahalquez gaindituac eta urthuac içan beitez ene gaitzez bozcariatzen direnac.       Ene gainean gaizqui minço direnac ahalque gorritan gueldi beitez.

27. Ene çucenaren alde direnac bozcaria eta jauz beitez; eta Jaunaren cerbitzariaren baquea nahi dutenec erran beçate bethi: Goretsia içan bedi Jauna!

28. Eta ene mihiac goretsico du çure çucentasuna, egun gucian cantatuco ditut çure laudorioac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 34