Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 34:15-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta hequiec ene gainean boztu dira, eta elkar gana bildu dira; açoteac bildu dira ene gainera, eta ez naquien.

16. Barraiatu dira, bainan ez urriquitu; ni certan froga dira ibili; irain eguinez escarniatu naute, eta ene contra carrascatu dituzte horçac.

17. Jauna, noiz beguiraturen duçu? hequien malçurqueriatic itzurraraz çaçu ene arima; lehoinen horcetaric athera çaçu ene arima çurça.

18. Baldarna handi batean aithor emanen darotzut; laudaturen çaitut populu gaitz baten erdian.

19. Ez beitez boz ene gainean, niri gaizqui bihurcen çarozquidanac, ariaric gabe gaitzets naducatenac eta beguiz keinuca hari direnac.

20. Ecen niri baquezco solasac ematen çarozquidaten; eta beren sephan lurrari minçatuz, cimarku asmatzen hari ciren.      

21. Eta ene gainera idequi dute beren ahoa; erran dute: Ederqui! ederqui! gure beguiec ikusi dute nahi çutena.

22. Ikusi duçu çuc ere, Jauna, ez ixilic egon; Jauna, ni ganic ez guibela.

23. Jaic çaite, Jauna; ene çucenaz jabe çaite; ene Jainco eta ene Jauna, ene alde jar çaite.

24. Çure çucentasunaren arabera juia neçaçu, ene Jainco Jauna, eta ez beitez boz ene gainean.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 34