Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 33:4-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Enequin handiets çaçue Jauna, eta batean gorets deçagun haren icena.

5. Jauna bilhatu dut, eta ençun içan nau, eta ene hestura gucietaric atheratu nau.

6. Haren gana hurbil eta argui çaitezte; eta çuen beguitharteac ez dira ahalcatuac içanen.

7. Noharroin hunec deihadar dio eguin, eta ençun du Jaunac, eta atheratu du bere hestura gucietaric.

8. Haren beldur diren gucien ingurura ethorrico da Jaunaren ainguerua, eta atheratuco ditu.

9. Dasta çaçue eta ikusaçue cein goçoa den Jauna: dohatsu guiçona haren baithan bere iguriquitza daducana!

10. Jaunaren beldur içan çaitezte, haren saindu guciac; ecen haren beldur direnec ez dute escasic.

11. Aberatsac behartu eta gosez egon dira; aldiz Jauna bilhatzen dutenec ez dute ontasun escasic içanen batere.

12. Çatozte, haurrac, ençun neçaçue; irakatsiren darotzuet Jaunaren beldurra.

13. Cein da guiçona bici nahi dena, egun onac ikustea maite duena?

14. Gaizquitic çain çac hire mihia, eta hire ezpainec cimarkuric ez beçate athera.

15. Aldara hadi gaizquitic, eta eguiçac onguia; baquea bilha çac, eta jarraic haquio.      

16. Jaunaren beguiac prestuen gainean, eta haren beharriac hequien othoitzei atzarriac daude.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 33