Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 33:18-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Prestuec deihadar eguin dute, eta ençun ditu Jaunac, eta hestura gucietaric atheratu ditu.

19. Bihotza hestutua dutenen aldean da Jauna; gogoz aphal daudenac salbatuco ditu.

20. Hainitzac dira prestuen hesturac; bainan orotaric atheratuco ditu Jaunac.

21. Jaunac çaincen ditu hequien heçurrac oro; ez da hequietaric bat bakarra içanen hautsia.

22. Bekatoreen heriotzea guciz gaitza da; eta guiçon prestua higüindu dutenac galduco dira.

23. Jaunac berrerosiren ditu bere cerbitzarien arimac, eta haren baithan beren iguriquitza daducaten guciac ez dira galduco.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 33