Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 33:14-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Gaizquitic çain çac hire mihia, eta hire ezpainec cimarkuric ez beçate athera.

15. Aldara hadi gaizquitic, eta eguiçac onguia; baquea bilha çac, eta jarraic haquio.      

16. Jaunaren beguiac prestuen gainean, eta haren beharriac hequien othoitzei atzarriac daude.

17. Aldiz, Jaunaren beguithartea çorrotz dago gaizquia eguiten dutenen gainera, eceztatzecotzat hequien orhoitzapena lurraren gainetic.

18. Prestuec deihadar eguin dute, eta ençun ditu Jaunac, eta hestura gucietaric atheratu ditu.

19. Bihotza hestutua dutenen aldean da Jauna; gogoz aphal daudenac salbatuco ditu.

20. Hainitzac dira prestuen hesturac; bainan orotaric atheratuco ditu Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 33