2. Jaunari aithor emoçue guitarraren gainean, canta çatzue haren laudorioac hamar çurdetaco maniurraren gainean.
3. Canta çoçue cantica berri bat, bozcariozco otsequin canta çaçue Jaunaren icena;
4. Ceren çucena baita Jaunaren hitza eta cinac baitira haren eguinça guciac.
5. Maite ditu urricalmendua eta çucentasuna; Jaunaren urricalmenduaz bethea da lurra.
6. Jaunaren hitzac fincatu ditu ceruac, haren ahoco hatsac eguin du ceruetaco armada gucia.
7. Çahagui batera beçala bildu ditu itsasoco urac; kutchetan beçala eçarri ditu çurrumbiloac.
8. Jaunaren beldur içan bedi lurra oro; lurreco egoiliar guciac ikara beitez haren aitzinean.