Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 32:10-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Jaunac urmariatzen ditu jendaien asmuac; hutsalcen ditu, berriz, populuen gogocundeac, eta hutsalcen ditu buruçaguien asmuac.

11. Aldiz, Jaunaren asmua menderen mendetan badago; haren bihotzeco gogocundeec guiçalditic guiçaldira badiraute.

12. Dohatsu jendaquia ceinaren Jainco baita Jauna! dohatsu bere primançatzat hautatu duen populua!

13. Jaunac beguiratu du cerutic; ikusi ditu guiçaseme guciac.

14. Bere egoitza, aitzinean aphaindutic, lurrean egoten diren gucien gainera eman içan du beguia.

15. Harec bederazca eguin ditu hequien bihotzac; harec eçagutzen ditu hequien eguinça guciac.

16. Erregue bat ez da salbatzen bere indar handiari esquer, eta digante bat ez da salbaturen bere indar gaitzaren bidez.

17. Çaldia enganacor da salbatzeco, eta haren indarraren handiac ez du salbatuco.

18. Huna Jaunaren beguiac direla haren beldur direnen gainean, eta haren urricalmenduan beren iguriquitza daducatenen gainean,

19. Heriotzetic iraizteco hequien arimac, eta gosetean hazcurria hequiei emateco.

20. Gure arimac iguriquitzen du Jauna, ceren hura baita gure lagunça eta gueriça;

21. Ceren gure bihotza haren baithan bozcariaturen baita; eta haren icen sainduan iduqui dugu gure phesquiça.

22. Jauna, çure urricalmendua gure gainera jauts bedi, çure baithan gure iguriquitza içan dugun beçala.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 32