Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 31:5-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eçagutaraci darotzut ene hobena, ez dut gorde ene bidegabequeria.       Erran içan dut: Ene contra Jaunari aithorturen diot ene bidegabequeria; eta çuc barkatu duçu ene bekatuaren tzartasuna.

6. Aria hortaz saindu den guciac othoitz eguinen darotzu behar den orduan.       Horren gatic uholdeco ur gaitzac etzaizquio hurbilduren.

7. Inguratzen nauen hesturatic çu çare ene ihes-lekua: ene bozcarioa, inguratzen nautenen artetic athera neçaçu.

8. Adimendua emanen daiat; ibilico haicen bidean arguituren haut; ene beguiac hire gainean fincaturen ditiat.

9. Berautzue bilhaca çaldia eta mandoa beçala, ceinec adimenduric ez baitute.       Cabrestuaz eta hedeaz hersa tzac, hurbilcen ez baçaizquic.

10. Açote asco bada bekatorearençat; bainan urricalmenduac inguratuco du bere iguriquitza Jaunaren baithan daducana.

11. Guiçon prestuac, Jaunaren baithan boz eta jauz çaizte; ospa çaitezte, bihotz çucenecoac çareten guciac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 31