Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 31:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabidi berari aditza.       Dohatsu hainac ceinen gaizquiac baitira barkatuac, eta ceinen bekatuac estaliac baitira.

2. Dohatsu guiçona ceinari Jaunac ez baitio jaçarcen bere bekatua, eta ceinaren izpirituan cimarkuric ez baita.

3. Ixilic egotu naicelacotz, çahartu dira ene heçurrac, egun gucia oihuz nindagoelaric.

4. Ceren gabaz eta egunaz ene gainean dorphetu den çure escua, ihauscatu naiz ene atsecabean, elhorria barna sarcen çarodalaric.

5. Eçagutaraci darotzut ene hobena, ez dut gorde ene bidegabequeria.       Erran içan dut: Ene contra Jaunari aithorturen diot ene bidegabequeria; eta çuc barkatu duçu ene bekatuaren tzartasuna.

6. Aria hortaz saindu den guciac othoitz eguinen darotzu behar den orduan.       Horren gatic uholdeco ur gaitzac etzaizquio hurbilduren.

7. Inguratzen nauen hesturatic çu çare ene ihes-lekua: ene bozcarioa, inguratzen nautenen artetic athera neçaçu.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 31