Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 30:3-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Ene alderat makur çaçu beharria; laster eguiçu ni hesturatic atheratzera.       Içan çaquizquit Jainco beguirale eta ihes-leku bat, ni salba neçaçunçat;

4. Çu çare alabainan ene indarra eta ihes-lekua, eta çure icenaren gatic bidaturen eta haciren nauçu.

5. Atheraturen nauçu gorde darotedan arte huntaric; ceren çu baitzare ene gueriçatzailea.

6. Çure escuetara bihurcen dut ene arima; berrerosi nauçu, Jauna, eguiazco Jaincoa.

7. Higüin ditutzu gauça huts eta alferretan laket direnac.       Bainan nic Jauna baithan eman dut ene phesquiça;

8. Çure urricalpenean naiz jauciren eta bozturen.       Ene aphaltasunari beguiratu dioçulacotz, hesturetaric atheratu duçu ene arima.

9. Ez nauçu hersi etsaiaren escuetan, eta bide çabalean gogortu ditutzu ene oinac.

10. Urrical çaquizquit, Jauna, ceren ene beguia, ene arima eta ene barnea hasarreac nahasiac baitira;

11. Ceren bihotzminean ene bicia, eta ene urtheac auhenetan iraunguitu baitira.       Beharrerian ahuldua da ene indarra; ene heçurrac asaldatuac dira.

12. Laido bat bilhacatu naiz ene etsai guciençat, eta guciz ene hauçoençat; ene eçagunen lazgarri eguin naiz.       Ikusten nindutenec, ene ganic camporat ihes eguin dute;

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 30