Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 30:14-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Ençun dut alabainan ene inguruan çauden ascoren erançuquia.       Ene contra bilduac cirelaric, bicia niri kenceco asmua eguin dute.

15. Nic ordean, Jauna, çure baithan eçarri dut ene iguriquitza; erran içan dut: Ene Jaincoa çare çu,

16. Çure escuetan da ene çoria.       Athera neçaçu ene etsaien eta ene ondotic dabilçanen escuetaric.

17. Çure beguithartea argui çaçu çure cerbitzariaren gainera, salba neçaçu çure urricalmenduan;

18. Jauna, ez naiz ahalquetan erorico, ceren çuri dei eguin darotzudan.       Ahalca beitez gaixtaguinac; hobira eramanac içan beitez;

19. Mutu beitez ezpain malçurrac,       Prestuaren contra tzarqueria erasten hari direnac, hampurusqueria eta arbuiotan.

20. Cembat eta cein eztitasun handia beguiratu duçun, Jauna, çure beldur direnençat       Guiçonen semeen aitzinean aphaindu dioçute, çure baithan beren phesquiça daducatenei.

21. Çure beguitharteco toqui gordean gordeco ditutzu guiçonen ganicaco asaldutic.       Çure tabernaclean gueriçatuco ditutzu mihien jaçarrietaric.

22. Benedicatua Jauna, ceren hiri hazcarrean espantagarriqui erakutsi darotan bere urricalmendua.

23. Nic ordean ene gogo eroriarequin erran içan dut: Eragotzi nauçu çure beguien aitzinetic.       Hargatic ençun duçu ene othoitzaren oihua, çuri deihadarrez nindagoçunean.

24. Jauna maitha çaçue, haren saindu guciec, ceren eguia bilhatuco baitu Jaunac, eta sari nasaia emanen baitiote hampurusqueria eguiten hari direnei.

25. Guiçonec beçala eguiçue era hazcar çaçue çuen bihotza, çuen iguriquitza Jaunaren baithan daducaçuenec.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 30