Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 30:11-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ceren bihotzminean ene bicia, eta ene urtheac auhenetan iraunguitu baitira.       Beharrerian ahuldua da ene indarra; ene heçurrac asaldatuac dira.

12. Laido bat bilhacatu naiz ene etsai guciençat, eta guciz ene hauçoençat; ene eçagunen lazgarri eguin naiz.       Ikusten nindutenec, ene ganic camporat ihes eguin dute;

13. Ahanzpenetan utzia naiz, bihotzetic hil dena beçala.       Bilhacatu naiz unci hautsi baten pare;

14. Ençun dut alabainan ene inguruan çauden ascoren erançuquia.       Ene contra bilduac cirelaric, bicia niri kenceco asmua eguin dute.

15. Nic ordean, Jauna, çure baithan eçarri dut ene iguriquitza; erran içan dut: Ene Jaincoa çare çu,

16. Çure escuetan da ene çoria.       Athera neçaçu ene etsaien eta ene ondotic dabilçanen escuetaric.

17. Çure beguithartea argui çaçu çure cerbitzariaren gainera, salba neçaçu çure urricalmenduan;

18. Jauna, ez naiz ahalquetan erorico, ceren çuri dei eguin darotzudan.       Ahalca beitez gaixtaguinac; hobira eramanac içan beitez;

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 30