Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 26:7-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Jauna, adi çatzu çu ganat eguiten ditudan oihuac, eta ençun neçaçu.

8. Ene bihotza minçatu çaitzu, ene beguitharteac bilhatu çaitu: bilhaturen dut, Jauna, çure beguithartea.

9. Ez biaçaçu ene ganic aldara çure beguithartea; ez beçaite çure hasarrean aldara çure cerbitzaria ganic.       Içan çaite ene lagunçaile, ez beneçaçu bazterrerat utz, ez-eta arbuia, oi ene Jainco salbagarria.

10. Alabainan utzi naute ene ait-amec; Jaunac ordean hartu nau.

11. Çure bidean, Jauna, emadaçu çure leguea; eta ene etsaien aria gatic, bida neçaçu bidexca çucenean.

12. Ez beneçaçu arthic hestutzen nautenen escuetara; ecen gueçurrezco lekucoac ene contra jaiqui dira, eta gaixtaqueriac bere burua du gueçurtatu.

13. Sinheste dut Jaunaren onac ikusiren ditudala bici direnen lurrean.

14. Çaude Jaunaren beguira, emaçu guiçonac beçala, indarzta çaçu çure bihotza, eta iguricaçu Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 26