Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 24:9-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Çucembidean ezti direnac bidaturen ditu, emeei bere bideac irakatsiren diozcate.

10. Urricalmendua eta eguia dira Jaunaren bide guciac, haren leguea eta manamenduac bilhatzen dituztenençat.

11. Çure icenaren ariaz, Jauna, jabalduco çaizquio ene bekatuari, ecen handia da.

12. Nor da Jaunaren beldur den guiçona? Jaunac legueaz arguitzen du hura hautatu duen bidean.

13. Hainaren bicia ontasunen erdian iraganen da eta haren umeec lurra içanen dute ondoregoz.

14. Jauna habe bat da haren beldur direnençat, eta haren leguea da hequiei irakatsia içateco.

15. Ene beguiac Jaunari dagozquio bethi, ceren berac atheratuco baititu artetic ene çangoac.

16. Beguia emaçu ene gainera, eta urrical çaquizquit; ceren çurz eta behar bainaiz.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 24