Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 19:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Jaunac ençun beçaitza hesturaco egunean; gueriça beçaitza Jacoben Jaincoaren icenac.

3. Lagunça igor biaçaçu bere leku saindutic, eta Siondic beguira beçaitza.

4. Orhoit içan bedi çure sacrificio oroz, eta çure holocausta goço içan bequio.

5. Eman biaçaçu çure bihotzeco nahiaren arabera, eta çure xedeac bethearaz betza.

6. Çure itzurpenaz gare bozturen, eta gure Jaincoaren icenaz gare handietsiren.

7. Jaunac bethe betza çure galdeac oro: Jaunac bere Cristo duela itzurraraci, orai dut eçagutu.       Jaunac bere ceru saindutic ençunen du; haren besoco indarrean da itzurpena.

8. Etsaiec hotsematen dute beren orga-laster eta çaldietara; guc aldiz, gure Jainco Jaunaren icenari dei eguiten diogu.

9. Hequiec hersatuac içan dira eta erori dira; gu berriz, jaiqui gare eta xut gaudeci.

10. Jauna, salba çaçu erregue, eta ençun gaitzatzu dei eguinen darotzugun egunean.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 19