Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 18:7-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Ceruaren buru batetic ilkitzen da,       Eta berce bururaino laster eguiten du, eta deus ez da haren berotasunari gorde daquioqueenic.

8. Nothagabea da Jaunaren leguea, bihurrarazten ditu arimac; cina da Jaunaren lekucotasuna; çuhurcia ematen darote aphalei.

9. Çucenac dira Jaunaren erabaquiac, bozcariotan eçarcen dituzte bihotzac; distiratzen du Jaunaren legueac, arguitzen ditu beguiac.

10. Saindua da Jaunaren beldurra, badirau menderen mendetan: cinac dira Jaunaren erabaquiac, eta berenez çucenac.

11. Lehiaquiçunago dira urhe eta harri balios metac baino; eztia baino, erleen orracea baino goçoago dira.

12. Hargatic beguiratzen ditu çure cerbitzariac; sari handia heldu da hequien beguiratzetic.

13. Norc eçagutzen ditu bere hutsac? ene hoben itsuetaric garbi neçaçu,

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 18