Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 18:10-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Saindua da Jaunaren beldurra, badirau menderen mendetan: cinac dira Jaunaren erabaquiac, eta berenez çucenac.

11. Lehiaquiçunago dira urhe eta harri balios metac baino; eztia baino, erleen orracea baino goçoago dira.

12. Hargatic beguiratzen ditu çure cerbitzariac; sari handia heldu da hequien beguiratzetic.

13. Norc eçagutzen ditu bere hutsac? ene hoben itsuetaric garbi neçaçu,

14. Ete, arrotzenetaric beguira çaçu çure cerbitzaria.       Baldin hequiec ez baçaizquit nausitzen, orduan içanen naiz nothagabe, eta garbituren ere naiz bekatu guciz handi batetaric.

15. Orduan ene ahoco solasac içanen dira çure gogaraco, eta ene bihotzeco gogoetac ere çure aitzinean içanen dira bethi.       Jauna, çu çare ene lagunça eta ene berreroslea.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 18