1. Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2. Ceruec derrate Jaincoaren ospea, eta orciac diotza haren escuticaco lanac.
3. Egunac egunari erraten dio solas hori; gauac gaua jaquinsun eguiten du hortaz.
4. Ez da ez minçaia, ez hizcunçaric ceinetan aditzen ez baita hequien minçoa.
5. Lurraren hedadura gucira heldu içan da hequien solasen ocentasuna; lurraren bazter orotan ençuten dira hequien hitzac.
6. Iguzquian eçarri du bere egon-lekua; eta iguzquia, bere ohetic ilkitzen den ezcomberri bat iduri, Digante bat beçala jauci da bere bidearen eguitera;
7. Ceruaren buru batetic ilkitzen da, Eta berce bururaino laster eguiten du, eta deus ez da haren berotasunari gorde daquioqueenic.
8. Nothagabea da Jaunaren leguea, bihurrarazten ditu arimac; cina da Jaunaren lekucotasuna; çuhurcia ematen darote aphalei.
9. Çucenac dira Jaunaren erabaquiac, bozcariotan eçarcen dituzte bihotzac; distiratzen du Jaunaren legueac, arguitzen ditu beguiac.
10. Saindua da Jaunaren beldurra, badirau menderen mendetan: cinac dira Jaunaren erabaquiac, eta berenez çucenac.
11. Lehiaquiçunago dira urhe eta harri balios metac baino; eztia baino, erleen orracea baino goçoago dira.