Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 17:9-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Haren hasarrean kea igan da, haren beguietaric sua biztu da, eta haren ganic ikatzac kaldatu dira.

10. Ezcaili ditu ceruac, eta jautsi da; eta hedoi bat çuen oin-pean.

11. Eta igan da Querubinen gainera, eta hegaldatu da, haiceen hegalen gainean hegaldaca goan da.

12. Ilhumbeac eçarri ditu bere gordegarri; tabernacletzat ditu bere inguruan; aireco hedoietan den ur gobelaz eguinac dira.

13. Haren beguitharteco dirdirac haiçatu ditu lanhoac, harria eta suco ikatzac.

14. Jaunac ceru gainetic carrascaraci du ihurçuria, Guciz-Gorac adiaraci du bere minçoa; arthiqui ditu harria eta ikatz kaldatuac.

15. Eta arthiqui ditu bere gueciac, eta barraiatu ditu ene etsaiac; igorri du ximista ximistaren gainean, eta nahasi ditu.

16. Eta uren ithurburuac aguertu dira, eta lurraren erroac aguerian jarri,       Çuc dixidaturic, Jauna, çure hasarrearen hatsa igorriric.

17. Ceru goratic igorri darot lagunça, hartu nau, eta ur-uharren erditic atheratu.

18. Itzuri nau ene etsai guciz hazcarrei eta higüincetan nindutenei, indar ene gainean hartu çutelacotz.

19. Atzeman naute ene hesturaco egunean; bainan Jauna jarri da ene gueriçagarri.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 17