9. Haren hasarrean kea igan da, haren beguietaric sua biztu da, eta haren ganic ikatzac kaldatu dira.
10. Ezcaili ditu ceruac, eta jautsi da; eta hedoi bat çuen oin-pean.
11. Eta igan da Querubinen gainera, eta hegaldatu da, haiceen hegalen gainean hegaldaca goan da.
12. Ilhumbeac eçarri ditu bere gordegarri; tabernacletzat ditu bere inguruan; aireco hedoietan den ur gobelaz eguinac dira.
13. Haren beguitharteco dirdirac haiçatu ditu lanhoac, harria eta suco ikatzac.
14. Jaunac ceru gainetic carrascaraci du ihurçuria, Guciz-Gorac adiaraci du bere minçoa; arthiqui ditu harria eta ikatz kaldatuac.
15. Eta arthiqui ditu bere gueciac, eta barraiatu ditu ene etsaiac; igorri du ximista ximistaren gainean, eta nahasi ditu.
16. Eta uren ithurburuac aguertu dira, eta lurraren erroac aguerian jarri, Çuc dixidaturic, Jauna, çure hasarrearen hatsa igorriric.