Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 17:35-47 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

35. Ene escuei guducatzen irakatsi diotena; eta çuc eçarri ditutzu ene besoac cobrezco arrambela iduri.

36. Eman içan darotaçu ene itzupeneco gueriça, eta çure escuinac lagundu içan nau.       Çure irakaspenac cridançatu nau bethico, eta çure irakaspenac arguituren nau.

37. Ene oinen azpian luçatu darotaçu urhatsa, eta ene oinac ez dira hebaindu.

38. Ondotic eguinen diotet ene etsaiei, eta atzemanen ditut; ez naiz bihurturen ahi ditecen arteo.

39. Phorroscaturen ditut, eta ecin buru eguinen dute; eta ene oin-pera erorico dira.

40. Guerlacotzat indarrez jaunci nauçu, eta ene azpira eroraraci ditutzu ene contra jaiquitzen cirenac.

41. Ene etsaiac ihes igorri ditutzu ene aitzinean, eta herrautsi ditutzu higüincetan nindaucatenac.

42. Helca haritu dira, eta nihor etzen hequien atheratzeco; Jaunari deihadar eguin diote, bainan ez ditu ençun.

43. Eguinen ditut haiceac daraman herrautsa beçala; carriquetaco lohia beçala eguinen ditut.

44. Atheratuco nauçu populuarequilaco makurretaric; jendaien buruan eçarrico nauçu.

45. Eçagutu ez dudan populu batec cerbitzatu nau; ene hitza aditu beçain sarri, eguin du ene errana.

46. Arrotzaren semeac gueçurrez minçatu çaizquit, arrotzaren semeac çahartu dira, eta kordocatu dira beren bideetan.

47. Bici bedi Jauna, benedica bequio ene Jaincoari, eta goretsia içan bedi ni salbatu nauen Jaincoa.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 17