Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 17:14-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Jaunac ceru gainetic carrascaraci du ihurçuria, Guciz-Gorac adiaraci du bere minçoa; arthiqui ditu harria eta ikatz kaldatuac.

15. Eta arthiqui ditu bere gueciac, eta barraiatu ditu ene etsaiac; igorri du ximista ximistaren gainean, eta nahasi ditu.

16. Eta uren ithurburuac aguertu dira, eta lurraren erroac aguerian jarri,       Çuc dixidaturic, Jauna, çure hasarrearen hatsa igorriric.

17. Ceru goratic igorri darot lagunça, hartu nau, eta ur-uharren erditic atheratu.

18. Itzuri nau ene etsai guciz hazcarrei eta higüincetan nindutenei, indar ene gainean hartu çutelacotz.

19. Atzeman naute ene hesturaco egunean; bainan Jauna jarri da ene gueriçagarri.

20. Atheratu nau çabalera, salbatu nau, nahi ninduelacotz.

21. Ene çucentasunaren arabera sariztaturen nau Jaunac, eta bihurturen darot ene escuen garbitasunaren arabera;

22. Ceren iduqui ditudan Jaunaren bideac, eta ez naicen gaixtoqui ibili ene Jaincoaren contra;

23. Ceren ene beguien aitzinean iduqui ditudan haren erabaquiac oro, eta ez ditudan haren juiamenduac arbuiatu.

24. Eta garbi içanen naiz haren aitzinean, eta beguiraturen naiz ene tzartasunetic.

25. Eta Jaunac sariztaturen nau ene çucentasunaren arabera eta ene escuen garbitasunaren arabera haren beguien aitzinean.

26. Sainduarequin saindu, garbiarequin garbi içanen çare.

27. Hautetsiarequin hautatua içanen çare, tzarrarequin tzartuco çare.

28. Ecen aphal dena goratuco duçu, eta aphalduco ditutzu hampurutsuen beguiac.

29. Alabainan çuc arguiarazten dioçu ene criseluari, Jauna: ene Jaincoa, argui çatzu ene ilhumbeac;

30. Ceren çure lagunçarequin tentacioneari itzurico bainatzaio; ene Jaincoaren lagunçarequin jaucico dut harrasia.

31. Hura da ene Jaincoa; haren bidea garbia da; Jaunaren hitzac dira suaz garbituac iduri; haren baithan bere iguriquitza daducaten gucien gueriçatzailea da.

32. Alabainan nor da Jainco, ecenetz Jauna? edo nor da Jainco gure Jaincoaz campo?

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 17