Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 17:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Akabançaraino, Jaunari bere cerbitzari Dabidec cantatu canticaco hitzac, Jaunac bere etsai gucien escuetaric eta Saulen escutic itzurraraci çuen egunean. Eta erran çuen:

2. Maithaturen çaitut, Jauna, çu ene indarra.

3. Jauna da ene habea eta ihes-lekua, ene salbatzailea.       Ene Jaincoa da ene lagunça; haren baithan içanen dut ene iguriquitza.       Hura da ene gueriça, ene salbamenduco adarra eta ene habea.

4. Jaunari laudatuz dei eguinen diot, eta ene etsaietaric içanen naiz maldatua.

5. Heriotzeco oinhaceec naute inguratu, eta gaixtaqueriaren uharrec asaldatu naute.

6. Inguratu naute ifernuco oinhaceec; herioaren arteec atzeman naute.

7. Ene hesturan Jaunari dei eguin diot, eta deihadar eguin diot ene Jaincoari.       Bere templo saindutic ençun du ene minçoa, eta haren aitzinean eguin dudan oihua heldu içan da haren beharrietara.

8. Laztu eta ikaratu da lurra; mendien erroac ikaratu eta kordocatu dira, hasarre dutelacotz Jaincoa.

9. Haren hasarrean kea igan da, haren beguietaric sua biztu da, eta haren ganic ikatzac kaldatu dira.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 17