Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 148:3-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Iguzquia eta ilharguia, lauda çaçue; içarrac eta arguia, lauda çaçue.

4. Ceruetaco ceruac, lauda çaçue; eta ceruen gainean diren ur guciec

5. Lauda beçate Jaunaren icena.       Ceren harec erran eta eguinac içan baitira, harec manatu eta creatuac içan baitira.

6. Eçarri ditu bethico eta menderen mendeco; manua eman içan du, eta ez da iraganen.

7. Lurtarrac, erainsugueac eta lece barrenac, oroc lauda çaçue Jauna.

8. Sua, harria, elhurra, horma, phesietaco hatsa, haren errana eguiten duçuenac;

9. Mendiac eta munho guciac, çuhaitz fruitudunac eta cedro guciac,

10. Basabere eta acienda guciac, sugueac eta hegastin hegaldunac,

11. Lurreco erregue eta populu guciac, aitzindari eta lurreco juie guciac,

12. Guiçon-gazte eta nescatchac, çahar-gazteac, lauda çaçue Jaunaren icena;

13. Ecic haren bakarraren icena da goresgarri.

14. Ceru-lurren gainean da haren aithorra, eta harec goratu du bere populuaren adarra.       Himno bat içan beçate beraz haren saindu guciec, Israelgo umeec, hari hurbilcen çaioen populuac.       Lauda Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 148