Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 147:12-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Lauda Jauna.       Oi Jerusaleme, lauda çaçu çure Jauna; çure Jaincoa lauda çaçu, oi Sion;

13. Ceren harec baititu çure atheetaco cerrapoac hazcartu, eta çure semeac benedicatu çure barnean.

14. Baquea harec eçarri du çure eremuetan, eta asetzen çaitu oguiaren irinic hobeenaz.

15. Harec bere solasa igorcen dio lurrari, eta laster doha haren hitza.

16. Harec ematen du elhurra ardi-ilea beçala eta hedatzen lanhoa hautsa beçala.

17. Igorcen du bere horma ahamenac beçala: norc iraun haren hotzaren aitzinean?

18. Igorrico du bere hitza, eta urtharacico ditu; haren hatsac joco du, eta urac turrustan goanen dira.

19. Harec eçagutarazten ditu bere hitza Jacobi, bere erabaqui eta juiamenduac Israeli.

20. Ez du horrela eguin edocein jendaquiri, eta ez diozcate bere erabaquiac aguertu.       Lauda Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 147