Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 146:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Lauda Jauna.       Lauda çaçue Jauna, ceren on baita psalmoa: gure Jaincoari goço eta eder içan bequizquio gure laudorioac.

2. Jaunac berritzean Jerusaleme, bilduco ditu Israelgo ume barraiatuac.

3. Harec sendatzen ditu bihotzac hautsiac dituztenac, eta lotzen ditu hequien çauriac.

4. Harec kondatzen du içarren ostea, eta deitzen ditu cein bere icenaz.

5. Handia da gure Jauna, eta handia haren indarra; ecin-neurtuzcoa da haren çuhurcia.

6. Jaunac soincatzen ditu ezti direnac; eta berriz, lurreraino aphalcen bekatoreac.

7. Abia çatzue, aithor bihurcean, Jaunaren laudorioac; guitarraren gainean psalmoac canta dioçotzue gure Jaincoari.

8. Harec estalcen du cerua hedoiez eta lurrari xuxencen dio uria.       Harec eraguiten ditu belharra mendietan eta landareac guiçonen cerbitzuco.

9. Harec jatecoa ematen daroete abereei eta belearen ume hari deiez daudecinei.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 146