Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 143:10-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Oi çu, erregueac salbatzen ditutzuna, Dabid çure cerbitzaria gaixtaguinaren ezpatatic beguiratu duçuna,

11. Itzurraraz neçaçu,       Eta athera neçaçu arrotzen semeen escutic, ceinen ahoac elhe hutsa erasi baitute, eta ceinen escuina tzarqueriaco escuina baita.

12. Hequien semeac dira landare gazteac beren gaztetasunean beçala.       Hequien alabac aphainduac eta edergailuz inguratuac dira, templo bat beçala.      

13. Hequien selharuac betheac dira; batetic bercera goitia igorcen dute;       Hequien ardiac ernariac, molçoca beren ilkibideetan;

14. Hequien behiac guicenac dira.       Hequien carriquetan ez da ez harrasi leherturic, ez urraduraric, ez marrumaric.

15. Errana da: Dohatsu horiec dituen populua! Dohatsu populua, ceinac Jauna baitu bere Jainco!

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 143