Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 143:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabiden psalmoa Goliathen contra.       Benedica bequio ene Jainco Jaunari, ceinac irakasten baitiote ene escuei guducatzen eta ene erhiei guerla eguiten.

2. Hura da ni urricari nauena, hura da ene ihes-lekua, ene habea, ene salbatzailea;       Hura da ene gueriça eta haren baithan iduqui dut ene phesquiça; harec ene-escupecotzen du ene populua.

3. Jauna, cer da guiçona çuc hari eçagutaraci içateco çure burua, edo cer da guiçasemea çuc horrela esquerretan baitaducaçu?

4. Guiçona ezdeusaren pare da eguina; haren egunac itzala iduri dira iragaiten.

5. Jauna, makur çatzu çure ceruac, eta jauts çaite; uqui çatzu mendiac, eta ketan goanen dira.

6. Dirdiraraz çaçu ximista, eta urmariaracico ditutzu; igor çatzu çure gueciac, eta gainazpicatuco ditutzu.

7. Ceru gainetic heda çaçu escua; athera eta libra neçaçu uharren erditic eta arrotzen umeen escuetaric,

8. Ceinen ahoac gauça hutsic baicic ez baitu erasi, eta ceinen escuina tzarqueriaco escuina baita.

9. Jaincoa, cantica berri bat darotzut cantaturen; hamar çurdetaco maniurran cantaturen darotzut psalmo bat.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 143