Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 142:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabiden psalmoa, bere seme Absalom ondotic çabilcoenean.       Jauna, ençun çaçu ene othoitza; çure cintasunean onhets beçate çure beharriec ene errequeia; ençun neçaçu çure çucentasunean.

2. Eta ez becedi sar juiamendutan çure cerbitzariarequin, ceren ez baita guiçon biciric çure aitzinean garbi içanen denic.

3. Ençun neçaçu, ceren etsaiac jaçarri baitio ene arimari, eta lurreraino aphaldu baitu ene bicia.       Ilhumbeetan eçarri nau, aspaldico hilac iduri,

4. Eta ene izpiritua ene gainean grinatua da; bihotza asaldutan dut ene barnean.

5. Orhoitu naiz behialaco egunez; ene gogoa erabili dut çure eguinça gucien gainean; alhatzen nincen çure escuetaco lanez.

6. Hedatu darozquitzut escuac; ene arima deiez dagoquiçu uric gabeco lur bat iduri.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 142