Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 142:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabiden psalmoa, bere seme Absalom ondotic çabilcoenean.       Jauna, ençun çaçu ene othoitza; çure cintasunean onhets beçate çure beharriec ene errequeia; ençun neçaçu çure çucentasunean.

2. Eta ez becedi sar juiamendutan çure cerbitzariarequin, ceren ez baita guiçon biciric çure aitzinean garbi içanen denic.

3. Ençun neçaçu, ceren etsaiac jaçarri baitio ene arimari, eta lurreraino aphaldu baitu ene bicia.       Ilhumbeetan eçarri nau, aspaldico hilac iduri,

4. Eta ene izpiritua ene gainean grinatua da; bihotza asaldutan dut ene barnean.

5. Orhoitu naiz behialaco egunez; ene gogoa erabili dut çure eguinça gucien gainean; alhatzen nincen çure escuetaco lanez.

6. Hedatu darozquitzut escuac; ene arima deiez dagoquiçu uric gabeco lur bat iduri.

7. Laster ençun neçaçu, Jauna; iraungui da ene izpiritua.       Ez biaçaçu aldara çure beguithartea, ecen eguin nintaque putzura jausten direnen idurico.

8. Goicetic adiaraz diçadaçu çure urricalmendua, ceren içan dudan çure baithan ene iguriquitza.       Eçagutaraz diçadaçu ibili behar naicen bidea, ceren çure ganat alchatu dudan ene arima.

9. Jauna, çure ganat ihes eguin dut, athera neçaçu ene etsaien aztaparretic;

10. Irakats diçadaçu çure nahiaren eguiten, ceren çu baitzare ene Jaincoa.       Çure izpiritu onac eramanen nau çucentasuneco lurrera; çure icenaren gatic,

11. Jauna, biciaracico nauçu çure çucentasunaren arabera;       Hesturatic atheratuco duçu ene arima;

12. Eta ene ganateco çure urricalmenduan, xahutuco ditutzu ene etsai guciac.       Eta galduco ditutzu ene arima hestutua daducatenac oro, ceren naicen ni çure cerbitzaria.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 142