Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 140:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Ene othoitza çure aitzinera hel bedi isensua beçala; ene escuen alchapena arratseco sacrificioa beçala içan bedi.

3. Jauna, çain bat eçar dioçoçu ene ahoari, eta ene ezpainei athe bat inguratuco dituena.

4. Ez beçaçu utz ene bihotza malçurqueriaco solasetara, ene bekatuac aitzaquiaca ederceco,       Gaixtaqueria eguiten hari diren guiçonequin; eta ez dut iharduquimenic içanen hequien guiçon hautequin.

5. Prestuac erançuquico darot urricalmendurequin, eta erranen darozquit gaizquiac: bainan bekatorearen olioac ez du gançutuco ene burua,       Ceren ene othoitza alchatuco baita oraino hequien gogaraco atseguinen erditic ere:

6. Hequien juieac harriari josiric iretsiac içan dira.       Adituco dituzte ene hitzac, ahala badutelacotz.

7. Nola lur-hildoa lurraren gainera iraulia baita,       Hala gure heçurrac barraiatuac dira hobi-sarcean:

8. Jauna, ene beguiac çure ganat itzuliac direlacotz, çure baithan içan dudalacotz ene iguriquimena, ez diçadaçula ken bicia.

9. Beguira neçaçu hedatu darotedan artetic eta gaixtaqueria-eguileen behaztopagailuetaric.

10. Bekatoreac erorico dira gaixtaqueriaren sarean; ni bakarric egonen naiz iragan nadien arteo.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 140